Translations
Alegiako Gaztetxea
Short url:
https://squ.at/r/7y40
Alegiako gaztetxea 1987ko abenduan okupatu genuen. Herriko musikari talde batek matadero zaharra erabiltzeko aukera eskatu zion Udalari, baina, erantzun bat jaso baino lehen kanporatu zituzten. Egoera horrela, garai hartako beharrak asetzeko espazio bat behar genuela eta, Alegiako Gazte Asanblada sortu eta tren geltoki ondoan dagoen biltegi zaharra okupatu genuen. Bertan jarraitzen dugu, autogestioaren bidetik gaztetxearen proiektua egunero eraikiz.
Herriko gazteak parte hartzera bultzatzea eta elkarrekiko harremanak sustatzea dugu helburu. Horretarako, ekintza ugari antolatzen dugu: kontzertuak, hitzaldiak, bilerak, auzolanak, kirol txapelketak etab.
Hilabetean pare bat aldiz egiten dugu asanblada, eta bertan hartzen ditugu erabaki guztiak.
kategoriak:
- children's activity
- course/workshop
- discussion/presentation
- meeting
- music/concert
linean:
posta elektronikoa:
There are no upcoming events.