ZAPateneo

ZAPateneo

Short url: 

https://squ.at/r/77s8

ZAPateneo Kultur Elkartea 2002an martxan jarri zen proiektu kontrakulturala da, inposatu nahi diguten mundu itogarri honekiko iritzi kritikoak sortaraz ditzan debatea pizteko helburua duena.
Horretarako “elkartze-liburudenda” bat dugu; Leku alternatibo bat merkataritza-sarean saltzen ez diren liburuak, fanzineak, liburuxkak, txostenak, CDak eta beste materialak ere lortzeko. Errealitate askotariko eta kritiko batetik, ikuspuntu autonomo eta antiautoritario batetik argitaratutako guztia aurkitzeko toki bat, esparru ezberdinetan (borroka asanblearioak, zientzia eta teknologiarekiko kritika, genero eta feminismoa, burokraziarekiko kritika, ekintza politiko eta filosofiko mota berriak, gizarte mugimenduak…)
Badugu “liburutegi sozial” bat ere, lokalean bertan kontsultatu edo maileguz har daitezken liburu eta bideo funts interesgarri batez osatua.
Horrez gain, bagara “banatzaile alternatibo” bat ere; alde batetik, guk edota gure inguruneko gizarte mugimenduek argitaratutako material horiek Estatuko beste tokietara zabaltzeko eta, beste aldetik, Euskal Herriko gainerako lekuetako bai eta Estatuko banatzaile alternatibo eta argitaletxe txikietako materialak ere gure hiri honetara hurbiltzeko.
Azkenik, baina aurreko guztia bezain garrantzitsua, lokala ezarritako sistemarekiko iritzi kritikoak sortaraziko dituzten Giza Kolektiboen bilera ,aurkezpen, hitzaldi, tailer, debate edota solasaldiak egiteko “topagunea” izan dadin nahi dugu.
Eta gehiago sartu nahi duzuenak, etor zaitezkete gurekin batera proiektuaren kudeaketaz lan egitera, zuen eskarmentua, ideiak, iradokizunak… ekarriz. Biltzar bidezko funtzionamendua eramaten dugu eta, horrela, astelehenero elkartzen gara, arratsaldeko 18:00etatik aurrera… eta, noski, asanblada irekia da proiektuan interesaturik zaudetenontzat.

irekitze-ordutegia: 

18:30etatik 21:00etara da, asteartetik ostiralera; eta larunbatetan 11:30etatik 13:30ak arte

kategoriak: 

  • advice/help/office hours
  • book shop/info shop/library
  • course/workshop
  • discussion/presentation
  • exhibition
  • film
  • meeting

posta elektronikoa: 

telefonoa: 

945 149379
ZAPateneo Kultur Elkartea
Zapateria Kalea 93 behea
01001 Gasteiz
Euskara

Astelehena, 21 Urria

Astelehena, 28 Urria

Astelehena, 4 Azaroa

Astelehena, 11 Azaroa

Astelehena, 18 Azaroa

Astelehena, 25 Azaroa

Astelehena, 2 Abendua

Astelehena, 9 Abendua

Astelehena, 16 Abendua

Astelehena, 23 Abendua