Donibane Ziburuko Gaztetxea
Short url:
Hastapen batean Donibaneko gaztetxea herriaren erdialdean aurkitzen zen, baina, Akotz auzora bidali gintuzten 1991n, eskola ohi batera. Ordutik, ekintza ezberdinak antolatu ditugu Donibane Lohizune eta Ziburuko gazteok: kontzertuak, antzerkiak, musika eta bertso tailerrak… Azken urteetan egoera larrian dago gaztetxea: auzapezak herritik urrunago dagoen leku batera mugitu nahi gaitu, gurea den gunea txikituz. Hori dena aitzakia bat jarriz: eraikinak ez dituela arauak errespetatzen.
Ofizialki bulego klasiko bat dugu, baina kide guztiok hartzen dugu parte modu berean. Astero elkartzen gara. Herriko etxearekin akordio bat dugu eta ez dugu ezer ordaintzen eraikinaren truke, baina erabaki dugu diru laguntzarik ez galdetzea, autonomiarik ez galtzeko.
kategoriak:
- discussion/presentation
- meeting
- music/concert
- party
posta elektronikoa:
