Etxarri Gaztetxea

Short url:
DESALOJO ARRISKUAN!!
Hamahiru urtez inguruz zuri-beltza koloreztatu zuen Kukutza III gaztetxean ikasitakoa praktikan jarri eta ametsak errealitate bihurtzen jarraitzeko gunea da Errekaldeko Etxarri gaztetxea. Kukutzaren eraispenaren ostean, gazte asanbladako kideok proiektua birdefinitzen aritu ginen hiru urtez, Bilbon egon diren beste okupazio proiektu batzuetan parte hartzen. Auzoan gaztetxe bat izatea ezinbestekoa zela iritzita, 2014ko uztailean okupatu genuen Etxarri gaztetxea. Egun, desalojo arriskuan gaude, baina gure praktikak aurrera eramaten jarraitzen dugu. 2016an 2 urte bete ditugu.
Eraikina oso baldintza txarretan zegoen hasieran: guztiz erreta, zikina eta zaborrez beteta. Beraz, lehen hilabeteak auzolanean gaztetxea txukuntzen pasa genituen: garbitu, ura eta elektrizitatearen instalazioak egin, isurbideak jarri etab. Oraindik lan asko dugu egiteko, baina, gutxienez, leku txukun bat eraikitzea lortu dugu. Hainbat proiektu daude martxan dagoeneko, eta pixkanaka forma hartzen doaz, boxeo taldea, txalaparta edo jenbe tailerrak, adibidez. Modu horretan, pixkanaka auzoari indarra ematen hasi gara berriz ere, alternatiba kulturalak eskainiz. Astero egiten ditugu asanbladak, auzoko elkarteekin batera egiten dugu lan eta autogestioz ta auzolanez aurrera eramaten dugu gaztetxea.
kategoriak:
- action/protest/camp
- bar/cafe
- course/workshop
- discussion/presentation
- meeting
- music/concert
- party
