7Katu Gaztetxea

7Katu Gaztetxea

Short url: 

https://squ.at/r/9m3

2004an sortu genuen Bilboko Alde Zaharreko Gazte Asanblada, eta hortik gutxira okupatu genuen Unamuno plazan kokatutako Geltoki gaztetxea. Tamalez, Poliziak lau egunen buruan desalojatu zuen. Urtebete eskas pasa ostean okupatu genuen Unamuno plazan bertan 7 Katu I gaztetxea, baina horrek ere hamabi eguneko bizia soilik izan zuen. Azkenik, 2007ko urtarrilaren 13an sartu ginen egungo 7katu gaztetxean. Orduz geroztik lau desalojo izan ditugu, baina bertan jarraitzen dugu.
Alde Zaharrareko auzo mugimenduarentzako zerbitzu bat izateaz gain, Bilbo osoko eragile eta asanbladak baliatzen duten tresna da. Gaztetxeko asanbladak (Alde Zaharreko jendeak) kudeatzen du autogestioaren bidez, baina espazioaren erabilera ez da auzora mugatzen: beste auzoetako kolektiboak gaztetxeaz baliatzen dira beraien proiektuak aurrera eramateko (bilera gela, pankartak egiteko tokia, diru iturria izan litekeen barra...).
Lokala okupatua da eta Bilboko Udalak sarritan erakutsi digu ez duela nahi proiektu honi buruz ezer jakitzerik. Ondorioz, jabeekin negoziaketa prozesuan aurkitzen gara.
Erronkei dagokienean, argi daukagu lehentasuna proiektua finkatzea dela. Horrez gain, kalea berreskuratzea ere badugu xede, auzoko problematikak jorratu eta inposatu nahi diguten saltoki-gune ereduko auzoa eraldatzea, alegia.

irekitze-ordutegia: 

ASANBLADAK ASTEAZKENERO 19:30ETAN

kategoriak: 

  • course/workshop
  • discussion/presentation
  • music/concert

posta elektronikoa: 

7katu Gaztetxea
Erronda Kalea, Alde Zaharra
Euskara

Squat: 

Presently squatted

Asteazkena, 21 Urria

Asteazkena, 28 Urria

Asteazkena, 4 Azaroa

Asteazkena, 11 Azaroa

Asteazkena, 18 Azaroa

Asteazkena, 25 Azaroa

Asteazkena, 2 Abendua

Asteazkena, 9 Abendua

Asteazkena, 16 Abendua

Asteazkena, 23 Abendua