Kaxerna gaztetxea

Kaxerna gaztetxea

Short url: 

https://squ.at/r/7y9o

2004an hasi ginen elkartzen gazte asanblada moduan. Espazio autogestionatu baten beharra ikusirik, herri erdian dagoen Elektrobia etxea okupatu genuen. Garai hartako Berako Udalak bertan ezin ginela esan eta beste eraikin bat utzi zigun: gaur egungo Kaxerna gaztetxea, Udalak lagapen bidez emandakoa.
Bera herri txikia izanik, ez da erraza izan gure funtzionamenduari erregulartasuna ematea. Baina, barne eztabaida prozesu baten ondorioz, dezente aldatu da panorama. Astero egiten dugu asanblada, eta hilabetean behin ‘bilera sakratua’ deritzogun hitzordua izaten dugu: gaztetxea erabiltzen dugun eragile edo talde ezberdinen arteko koordinazio batzarra. Rokodromoa, Bmx Bowl-a, serigrafia eta irrati libre bat ditugu gaztetxean.

irekitze-ordutegia: 

Asanblada: astelehenero 18:00
Asamblea: Todos los lunes 18:00

kategoriak: 

  • course/workshop
  • discussion/presentation
  • meeting
  • radio/tv
Kaxerna gaztetxea
31250 Bera
Euskara

Squat: 

Former squat, now legalised
There are no upcoming events.