Makala II Gaztetxea

Makala II Gaztetxea

Short url: 

https://squ.at/r/7y6o

Barakaldoko Gazte Asanblada 2006ko apirilaren 8an sortu genuen, Dorretxea gaztetxean. Gaztetxean lantzen zituzten gaiez haratago joateko ideiarekin sortu genuen, gazteriaren problematika lantzeko apostuarekin. Hamaika izan dira Barakaldon aurrera eraman ditugun ekintzak eta okupazioak, asanbladak izan dituen jendearen joan eta etorriak, jasan ditugun gora beherak eta atxiloketak.
Makala II gaztetxea 2014ko irailaren 5ean okupatu genuen. Aurrez Makala gaztetxea izan zen eraikin berbera da; bost urtez hutsik eta erabili gabe egon ostean, eraikinari berriz ere bizia ematea erabaki genuen.
Gaur egun gutxi gara, baina pilak kargatutak dauzkagu eta gaztetxearen bueltan geroz eta jende gehiago mugitzea da gure helburu nagusia. Asanblada bidez funtzionatzen dugu.

kategoriak: 

  • action/protest/camp
  • children's activity
  • course/workshop
  • discussion/presentation
  • meeting
Makala II Gaztetxea
Errekatxu kalea 5
48902 Barakaldo
Euskara

Squat: 

Presently squatted
There are no upcoming events.