Arrasateko gaztetxea

Arrasateko gaztetxea

Short url: 

https://squ.at/r/7y4a

Udalari guk geuk kudeatutako espazio baten beharra behin eta berriz aldarrikatu eta gero, 1987ko apirilaren 4an Gurea gaztetxea okupatu genuen. Urte horretan, Sorgiña irrati librea sortu genuen, besteak beste. Gaztetxe horren barne funtzionamendua ona izan arren, arazoak izan genituen garaiko Udalarekin, eta gaztetxea eta orduko asanblada desagertu egin ziren.
Bigarren gaztetxearen sorrera - Herriko hainbat gazte ospital zaharrean elkartzen hasi ginen, eta hamaika urtez Arrasateko gaztetxea izan zena zutik ta bizirik mantendu genuen autogestioaren bidez. Urte horietan, gaztetxeari izena jartzeko lehiaketa bat egin genuen, eta hortik sortu zen gazte asanbladaren izena: AGAKO, Arrasateko Gazte Alternatiboen Kofradia Organizatua.
Arrasateko Udalarekin biltzen hasi ginen, hainbat hobekuntzen beharra ikusten genuelako: komunak eta argindarra hobetzea, adibidez. Bilera horietan, gaztetxea beste eraikin batera mugitzeko asmoa azaldu zuten Udaleko ordezkariek.
Gaur egun - Hamaika urte luze eta polit horien ostean, Udalarekin akordio batera iritsi ginen, eta 2003ko ekainaren 7tik Uarkape pilotalekuaren ondoan dagoen eraikinean jarraitzen dugu.

Gune asko ditu gaztetxeak: areto nagusia, barra, zinema, irratia, tailerra, soinu gela, liburutegia, serigrafia tailerra, sukaldea, ordenagailu gela eta logelak. Gure helburu nagusiak dira gaztetxeak eskaintzen dizkigun baliabideei ahalik eta erabilera probetxuzkoena ematea da eta bertara hurbiltzen den oro etxean bezala eta aske sentiaraztea. Guztiontzat izatea nahi dugun gune alternatibo bat eraikitzen ari gara. Autogestioa da gure printzipio nagusia. Horretarako, ezinbestekoa da errespetuan, konfiantzan eta berdintasunean oinarritzen den asanblada.

irekitze-ordutegia: 

Asanbladak zapaturo 12:00ean

kategoriak: 

  • bar/cafe
  • book shop/info shop/library
  • children's activity
  • course/workshop
  • discussion/presentation
  • film
  • meeting
  • music/concert
  • radio/tv

posta elektronikoa: 

Arrasateko gaztetxea
Herriko plaza nagusia 1
20500 Arrasate
Euskara

Squat: 

Former squat, now legalised
There are no upcoming events.