Antzuolako gaztetxea

Antzuolako gaztetxea

Short url: 

https://squ.at/r/7y43

Eraikinaren egoera kaskarra zela eta, Antzuolako kultur eragile guztiak zeuden eraikina bota zuen Udalak 2003an. Gaztetxea ere bertan aurkitzen zen. Udalarekin tira-bira batzuk izan ondoren, “lokal probisionala” izenarekin ezagutzen genuen etxe azpi batean egon ginen, behin betikoa izango zen eraikin baten esperoan. Kultur etxe berria amaitu zutenean, Udalarekin adostasun batera iritsi eta ordura arte herriko osasun etxea izandakoa egokitu genuen gaztetxe gisa. 2012ko urriaz geroztik dago martxan.
Asanblada lan talde ezberdinetan banatuta daukagu: mantenimendua, komunikazioa, elkartrukea, parte hartzea eta ikus-entzunezkoak. Lan talde horiek koordinazio bilera eta asanbladetan adostutako egitarauaren gainean egiten dugu lan. Gaztexearen helburua nagusia herrian dinamika eta mugimendu zabal eta herrikoia gorpuztea da, bertako ateak herritar orori zabalduz.

kategoriak: 

  • discussion/presentation
  • meeting

posta elektronikoa: 

Antzuolako gaztetxea
Sagasti auzoa
20577 Antzuola
Euskara

Squat: 

Former squat, now legalised
There are no upcoming events.