Altsasuko Gaztetxea
Short url:
1987-88an jaio zen Altsasuko Gazte Asanblada gazte esparrua antolatu eta borrokatzeko, 1990an okupatutako eri-etxea Gaztetxe bihurtu genuenetik berau kudeatzen.
Egungo gaztetxea okupatu aurretik, herriko enparantzan biltzen ginen gazte asanblada. Apeaderoa okupatzen ahalegindu ginen, baina ez zitzaigun ongi atera. Saiakera horren ostean okupatu genuen egungo gaztetxea 1992ko urriaren 5ean. Altsasuko Udalaren onarpena duela esan liteke, baina etxea okupatua dago.
Asteazkenero egiten dugu asanblada, eta 20 gazte inguru biltzen gara. Nahiko asanblada gaztea gara; belaunaldi aldaketa handi bat egon da, eta gogotsu hartu dugu erronka. Lan taldetan banatuak gaude (mantenimendua, sukaldea, borrokak, kultura…), baina erabaki nagusiak asanbladan hartzen dira. Sukaldea ere jarri dugu martxan, eta ostiralero pintxo potea eta pizzak ematen hasi gara.
kategoriak:
- action/protest/camp
- course/workshop
- discussion/presentation
- food
- meeting
- music/concert
posta elektronikoa:
