Txantxarreka Gaztetxea
Short url:
2011an hasi ginen gaztetxea lortzeko bidea egiten, Marasma Saretzen ekimenaren baitan auzoko gazteen diagnostikoa egitearekin batera. Beste bide batzuk aztertu ondoren, udalarekin jarri ginen harremanetan, hutsik zegoen eraikin baten lagapena adosteko. 2013ko udan lortu dugu gaztetxea, eta beraz, gure historia hasi besterik ez da egin.
Abuztu amaieran ekin genion lanari. Hilabetez gure gogo eta egunak auzolana, material bilketa eta antolaketari eskaini ondoren, hasiak gara hainbat ekimen antolatzen. Lauzpabost eragile ari gara elkarlanean gaztetxean, eta gero eta talde zabalagoa osatu nahi dugu, baita beste aisialdi eredu baterako bidean alternatiba bat eskaini ere. Aurrera begira, gaztetxeak Antiguoko gazteon bilgune eta mota eta euskarri guztietako proiektuen sustatzaile izan nahi luke.
horario de apertura:
Asteartero 18:00 – 20:00 h, Donostialdeko Okupazio Bulegoa
categorías:
- action/protest/camp
- advice/help/office hours
- course/workshop
- discussion/presentation
- meeting