7Katu Gaztetxea

7Katu Gaztetxea

https://squ.at/r/9m3

Azken bi urteetan, gaztetxearen aurkako erasoak eten dituen mediazio prozesu batean murgildurik egon da gaztetxea. Mahai berean, Jabeak eta 7katuko ordezkariak bildu izan dira hainbat aldiz, gatazka hau “pribatua” bailitzan udalaren parte hartze zuzenik gabe, baina udalak berak konbibentziarako ikuskaritzaren bitartez  hurbiletik kontrolatua. Orain hilabete batzuk, jabeek eraikina saltzeko asmoa azaldu zuten. Honen aurrean, 7katuk proposamena luzatu zien: Eraikinaren zati bat jabeen esku geratzea, baldin eta beste zatiaren egonkortasuna ahalbidetuko luketen bideak aztertzeko konpromisoa hartuko balute. Hau da, udala jesarraraztea eta gatazkari irtenbide publiko bat ematea beste ideia batzuen artean.

Zoritxarrez, alkatetzaren izkutuko presio hankerrak eraginda, jabeek ezezkoa eman diote proposamenari, edozein akordio posible jokoz kanpo geratuz, negoziazioari ateak itxiz. Euren asmoa orain bide judizialera berriro ere salto egitea da, desalojoaren sua berriz ere piztuz. Hau ekiditeko, gaztetxeko asanbladak eraikinaren beheko lonjaren giltzak jabeei ematea erabaki du, akordiorako borondatearen adierazgarri bezala eta 7katuren zintzotasuna erakutsi nahian. Hala ere, ez gara fidatzen, edozein momentutan alarma piztu daiteke eta horregatik gaztetxearen aldeko BABES SAREA osatzen ari gara.

opening times: 

ASANBLADAK ASTEAZKENERO 19:30ETAN

categories: 

  • course/workshop
  • discussion/presentation
  • music

email: 

7katu Gaztetxea
Solokoetxe kalea, 10. Alde Zaharra
Bilbo
Basque