Donostialdeko Okupazio Bulegoa

Donostialdeko Okupazio Bulegoa

Short url: 

https://squ.at/r/2ga

Donostia eta inguruetan azken urteetan etxebizitzak okupatzen eta Gaztetxeetan era aktiboan parte-hartu izan duten pertsona batzuek dagoeneko zuten sare informalak koordinatzeko beharra sumatu zuten. Gainera, okupatzeko garai egokiak direla kontuan hartuta, aukera honi bultzada bat emateko momentua zela pentsatu zen. Bilboko eta, kasu batzuetan, beste hiri batzuetako Okupazio Bulegoen esperientziak eta jarduerak ezagututa, Donostian eredu honetan oinarritutako espazio bat sortzea erabaki zen.

Horrela, beste mugimendu sozial batzuetako jendearekin kontaktatu eta lehendabiziko bilerak hasi ziren egiten. Ideia zabaltzen joan zen eta gero eta jende gehiago inguratu zen.

Norberaren beharrak, esperientziak eta konpromiso mailetatik abiatuz, taldeak izan behar zituen helburuak komunean jarri eta definitzen joan ginen.

Hasiera batean, okupazio bulegoaren inguruko hausnarketa prozesua eta lan praktikoa (materiala bildu, alderdi legalaren inguruan informatu…) uztartu behar zirela erabaki genuen.

Okupazioaren inguruko informazio gune bat eta topagune bat sortzea dugu helburu gisa. Horretaz gain, okupatu nahi dutenontzat eta okupatzen ari direnontzat sare bat egin nahi dugu. Egoera ekonomiko eta sozialak bultzatuta, jende askok okupazioaren bidetik egin duela plazaratu nahi dugu. Beharbada beti izan da horrela, baina egun, okupatzen duen pertsonaren profila oso anitza da. Asko dira erabaki hau hartzen dutenak.

Azkenik, okupazioari buruzko eztabaida sustatzeaz gain, okupazioaren zilegitasuna ere defendatuko dugu. Okupazioa diskurtso gisa eta praktika gisa sozializatu nahi dugu. Zilegi den tresna bat da eta ikusarazi nahi dugu.ASTEARTERO. Kontsulta edo ekarpenak egiteko norbaitek beste egun bat nahi izango balu, zita hartuta gelditu ahalko ginateke berarekin. Idatzi donostialdekookupaziobulegoa[abildua]riseup.net -era.

opening times: 

Bi asteartero: 18etatik-20etara PUBLIKOARI ARRETA

categories: 

  • action/protest/camp
  • advice/help/office hours
  • course/workshop
  • discussion/presentation
  • meeting
  • party

additional tags: 

  • Okupazio Bulegoa

email: 

phone: 

689296079
Txantxarreka
Heriz Pasealekua, 22
20008 Donostia
Basc

Squat: 

Presently squatted

dimarts, 3 setembre

dimarts, 17 setembre

dimarts, 1 octubre

dimarts, 15 octubre

dimarts, 5 novembre

dimarts, 19 novembre

dimarts, 3 desembre

dimarts, 17 desembre